XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORIGAITZEKO PUBLIZITATEA.

Duela egun gutxi, Euskal Herrian argitaratzen den egunkari batetan, jendearen borondate onaren aurka doalako, egunkari batetan inolaz ere lekurik izan behar ez lukeen publizitatea aurkitu nuen.

Delako iragarkiak honela zioen: Bilbo inguruko herrietan eta hiriburuan bertan, negozio handi eta herrikoia aurrera ateratzeko familiak nahi ditugu.

Jendetza handiko lekuan kokatua, jendearen joera handiz.

Interesa dutenek idatzi, xehetasunak emanez, Bilboko 840 posta-zenbakira; erreferentzia, Negozio herrikoia.

Nere ustetan, testu honek, engainua eta maltzurkeria darama berarekin.

Lehenengo gauza, eskaintzen duenak eman behar ditu xehetasunak, kasu honetan iragartzaileak, eta ondoren, baina ez aurretik, interesa duen pertsonak informaziorik zehatzena emanez idaz dezake.

Uste dut era honetako publizitateak lapurreta eta engainua besterik ez duela ekarriko, bizi dugun krisialdi latz honetan desengainu-iturri gerta daitekeela.

Egunkariek eta administralgoan sail honetako kargu dutenek informazio osoago eta zehatzagoa exijitu beharko lukete, bestela, eskandaloak noiznahi eta nonahi emango dira, eta azkenean dena erabiltzailearen kaltetan. P. GUTIERREZ - LASARTE.

Eta zenbat horrelako? Gogoan al duzu antzekorik? Ezezkoan bazaude, on litzateke egunkaria eskolaratzea, egunkari berri nahiz zahar, eta publizitatea aztertzen hastea, zein eratara egina dagoen ikusteko.

Izango da anuntzio fidagarririk, baina bai bestelakorik ere.

Irakur honako hau ere.

AGINDUTAKO ERREGALOAK.

Ohar hau argitaratzea posible izanen balitzaizue, benetan eskertuko nizueke: Lerro hauetaz baliatzen naiz, Yoplait etxeak nerekiko izan duen eskuzabaltasuna eskertzeko.

Argiago esango dizuet.

Goian aipatu etxeak fabrikatzen dituen yogurren kontsumatzailea naiz, eta zuetako askok jakingo duzuenez, estalki batzuetan sariak irtetzen dira, batzuek abere prehistorikoak osatzeko (hiru modelo desberdin).

Horrela bada, suerte handia izan nuen aipatu estalkitxo horiekin, eta behin baino gehiagotan tokatu zitzaidan saria, eta joan nintzen denda handi batetara sari eske, joaten nintzen aldi guztietan berdina ematen zidaten nik desberdina eskatu arren; hurrengo baten pasatzekotan geratzen nintzen baina erantzuna beti berdina izaten zen, modelo desberdinik ez zietela ekartzen.